XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Rembrandt

Rembrandt Harmenszoon Van Rijn pintore neerlandarra, seguraski munduko ezagunen eta estimatuenetakoa, Leiden-en jaio zen 1606an eta Amsterdamen hil 1669an.

Gaztaroko obretan jadanik ikusten zitzaion bizkortasuna eta segurtasuna pintzelarekin.

Bere konposizioetan izaera dramatiko eta dinamikoa nabarmentzen da, argi-kontraste handi, kolore-bizitasun eta garaiko ikuspen barrokotik urrundurik zegoen xehetasuneerako grinarekin.

Rembrandt 1631n hasi zen lanean Amsterdamen; han sormen handiko denboraldia bizi izan zuen eta geroz eta izen handiagoa lortu zuen, batipat, Nicolaes Tulp Doktorearen Anatomi Ikasgaia obrarekin, non medikua gorpua disekatzen agertzen baita.

Amsterdam oparoko artistarik estimatuena bihurtu zuten bere erretratu, paisaia eta eszena bibliko eta historikoek.

1630eko hamarkadan maisutasun eta heldutasunera iritsi zen, eta bere pinturetan kolore-eskala bero eta harmonikoa erabili zuen.

Trebetasun handia lortu zuen erretratugile eta giza arimaren interpretari gisa.

1634ean, Saskia Van Uylenburgh dirudunarekin ezkondu zen Rembrandt eta luxu handiko bizitzari ekin zion.

Diru-sarrera handiak zituen eta, hortik asko, artelanak erosteko erabiltzen zuen.

Bere bizitzako denboraldi zoriontsu honetan emazteari hainbat erretratu egin zizkion, eta 1642an gailurra iritsi zuen, Amsterdameko goardiaren erretratu kolektiboa zen Gaueko Erronda koadro ospetsuarekin.

Bere zoriona, ordea, 1643an bukatu zen, Saskia emazte kuttuna hil zitzaionean, eta ondoren jasan zituen krisi ekonomikoek sakon astindu zuten.

1649an, Hendrickje Stoflels bere neskamearekin bizitzen jarri zen eta beren egoera ez legeztatzeagatik kritika eta irain ugari jasan zuten.

1356an, ekonomikoki lur jota, artelanen bilduma asko eta bere etxe handia saldu beharra tokatu zitzaion.

Urte horietan bere arteak malenkoniaren bidea hartu zuen: irudiak gorri bero dirdiratsuz jantziak daude eta argiluna nagusi da.

Garai honetan halaber indartu zen bere grina erlijiosoa; Emausko Afaria bezalako eszenetan ikus daiteke bere izaera barnerakoia.

Bizitzako azken urteetan, Rembrandten obrak geroz eta bisionarioagoak dira, eta teknika librea eta argilun dramatikoa azken muturreraino eraman zituen.

Etapa honetan egin zituen bere maisu-lan batzuk, Bataviarren Konjurioa eta Emaztegai Judua.

Rembrandt garai guztietako marrazkilari eta grabatzaiie onenetakoa izan da.

Olioetan argiari ematen zion tratamendua eta joera psikologiko bera nabari dira zuribeltzeko marrazkietan.

Orobat nabarmendu zen akuafortean eta erretratu psikologikoa maisutasun handiz iandu zuen; askotan bera agertzen da familiakoekin edota lagunekin: Autorretratua Saskiarekin.